IKUSKIZUNAK

Aireko ikuskizunak

Jantzien eta atrezzoaren artean, aspaldiko garaietara itzulita, hemen ditugu berriro ere aireko artista hauek, 20. hamarkadako glamourra eta nortasuna duen aireko kabaret bat aurkezteko. Horren bidez, ikusleei azalduko diete garai hartan ez zela batere erraza ametsak erdiestea: kabareteko artista hauek bohemioak ziren, errebeldeak ziren garai hartan, garaikideak ziren dagoeneko. Batzuetan iruditzen zaigu gaur egun dena dela berria, baina 20. hamarkadan sorkuntzaren eta artearen eztanda hain izan zen handia non kaleak eta aretoak ikuskizunez gainezka baitzeuden.

Telebistaren aurreko garaiak ziren eta, kabaret honen bitartez, egun haiek bizi ahalko ditugu berriz ere. Hala, artistek ikusleekin konektatuko dute, txunditu egingo dituzte, eta, elkarrekin magiaz, misterioz, dantzaz eta aireko akrobaziez beteriko mundu batean barneratuko gara, ikusleen parte-hartze dibertigarriarekin.

Neurrira egindako ikuskizunak

Konta iezaguzu zeure ideia eta aurrekontua, eta aholkularitza eskainiko dizugu, zure beharrak kontuan hartuta

Neurrira egindako ikuskizunak, ekitaldi bakoitzerako bereziki diseinatuak. Ikuskizun bat pertsonalizatzera animatzen zaitugu, eta behar duzun aholkua emango dizugu, ikusleak zur eta lur utz ditzazun.

Enpresetako ekitaldiak, ezkontzak, bilerak, azokak… Edozein ekitaldi are gogoangarriagoa izango da
airetik mugitzen den arte pixka bat gehituz gero.

Aireko elementuen katalogo zabala eskaintzen dugu: soka leuna, trapezioa, uztaia, oihalak…
Artista kopurua aurrekontuaren beharretara egokitu daiteke.

Profesionalen eta artisten talde zabala dugu eskura,
era honetako muntaketetan esperientzia luzearekin.”

Kontratatu ikuskizunak

Jarri gurekin harremanetan ikuskizunak kontratatu eta edozein zalantza argitzeko.

harremanetarako

Kontratatu ikuskizunak

Jarri gurekin harremanetan ikuskizunak kontratatu eta edozein zalantza argitzeko.

harremanetarako