2025ko irailak 18-21

Dantza bertikalaren III. topaketa

Ongi etorri Dantza Bertikalaren III. Topaketara. Ekimena La Glo Zirko eta Dantza konpainiak antolatu du, Bilboko Udalarekin lankidetzan.

Ongi etorri Dantza Bertikalaren III. Topaketara. Ekimena La Glo Zirko eta Dantza konpainiak antolatu du, Bilboko Udalarekin lankidetzan. Dantza bertikalaren eta arnes-dantzaren alorreko semiprofesionalei eta profesionalei zuzendutako topaketa honetan, zenbait alorretako prestakuntza eta hitzaldiak egongo dira, ikastaro eta laborategiak eskainiko dira, eta, amaieran, dantza bertikaleko piezen erakustaldia egongo da. Eta, nola ez, parte-hartzaileen artean bizikidetza-une gogoangarriak sortuko dira.

Hirugarren edizio honetan parte hartzeko, inprimakia bete behar duzue. Izen-emateak iristeko ordenaren arabera jasoko ditugu, erreserba dagokion kuota ordainduta baieztatuko da. Aurtengoan, 30 parte-hartzaile hartu ahalko ditugu, gehienez. Gero, parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da istripu-asegurua edukitzea, jarduera honetarako egokia. Aseguru hori eskuratzeko aholkularitza behar baduzue, jarri harremanetan gurekin.

Era berean, formakuntzak egin ahal izateko, zuen materiala ekarri behar duzue. Izen-ematea 135€ izango da. Zenbateko horrek barne hartuko ditu bai prestakuntzak, bai 19 eta 20 egunetako jatekoa. Inprimakia entregatzeko azken eguna maiatzaren 10erarte izango da.

Ekain hasieran argitaratuko dugu parte-hartzaileen zerrenda, eta, orduan, matrikularen zenbatekoa ordaindu beharko duzue, helaraziko dizuegun kontu-zenbakian.

Tailerrak eta hitzaldiak bideratzailearen ama-hizkuntzan emango dira, eta lankideei edo bideratzaileei itzulpena eskatu ahal izango zaie, baina erakundeak ez du itzulpen ofizialik edo profesionalik egiteko konpromisorik hartuko.

Izena-eman