2026ko irailak 17-20
Dantza bertikalaren IV. topaketa
Ongi etorri Dantza Bertikalaren IV. Topaketara. Ekimena La Glo Zirko eta Dantza konpainiak antolatu du, Bilboko Udalarekin lankidetzan.

Ongi etorri Dantza Bertikalaren IV. Topaketara. Ekimena La Glo Zirko eta Dantza konpainiak antolatu du, Bilboko Udalarekin lankidetzan. Dantza bertikalaren eta arnes-dantzaren alorreko semiprofesionalei eta profesionalei zuzendutako topaketa honetan, zenbait alorretako prestakuntza eta hitzaldiak egongo dira, ikastaro eta laborategiak eskainiko dira, eta, amaieran, dantza bertikaleko piezen erakustaldia egongo da. Eta, nola ez, parte-hartzaileen artean bizikidetza-une gogoangarriak sortuko dira. Lauugarren edizio honetan parte hartzeko, inprimakia bete behar duzue. Izen-emateak iristeko ordenaren arabera jasoko ditugu, erreserba dagokion kuota ordainduta baieztatuko da. Aurtengoan, 30 parte-hartzaile hartu ahalko ditugu, gehienez. Gero, parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da istripu-asegurua edukitzea, jarduera honetarako egokia. Aseguru hori eskuratzeko aholkularitza behar baduzue, jarri harremanetan gurekin. Era berean, formakuntzak egin ahal izateko, zuen materiala ekarri behar duzue. Izen-ematea 150€ izango da. Inprimakia entregatzeko azken eguna ekainaren 1erarte izango da. Utzailaren hasieran argitaratuko dugu parte-hartzaileen zerrenda, eta, orduan, matrikularen zenbatekoa ordaindu beharko duzue, helaraziko dizuegun kontu-zenbakian. Tailerrak eta hitzaldiak bideratzailearen ama-hizkuntzan emango dira, eta lankideei edo bideratzaileei itzulpena eskatu ahal izango zaie, baina erakundeak ez du itzulpen ofizialik edo profesionalik egiteko konpromisorik hartuko.










